XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Europa-universidadeak Europa-profesoreak bear ditu.

Zertan datza Europa-profesore izate ori?

Sarritan pentsatu oi da Europa-profesoreak super-irakasle bat izan bear duela.

Ori pentsatu oi da, baña gaizki pentsatu.

Brujas'ko Europa-Kolleg'ek erakusten digu maiz irakasle ezagunenak ez dirala onenak.

Ori bai, Europa-profesore batek, batez ere, espezialista on bat izan bear du.

Baña au ezta dana, asiera baizik.

Izkuntzak jakin bear ditu, pedagogiaren flexibilidadea izan bear du, ikasle guzien mentalidadea ulertzeko, bakoitzari berea emateko, suum euique tribuere: ots, latinotar dotrinarioari edo Ipar-aldeko pragmatistari.

Gaitasuna izan bear du ikasleekin adiskidetasunez tratatzeko eta aolkatzeko, aien ikasketak eta jokabidea zuzentzeko, baña aien izakerari ez dagokien bideetan bultzatu gabe.

Gañera bere eginkizunari zearo ekin bear diote, Europa'ko jakintza-gizonen integrazioaren alde bere gustoak sakrifikatuaz, naiz-ta orrek bere konferenzi ta itzaldi partikularreri denbora kendu.

Universidadeen eta E-U'ren problematika ezta Programaren eta Organizazioarena bakarrik; arazoa korapillotsuago da.

Zein da Universidadearen misioa Sortaldeko lurraldeetan?

Jakiña, lenena ikasleen bizibiderako formazioa: ingeniero, sendagille, e.a.

Baña ori ezta naikoa, eta ontan guziok bat gatoz: Universidade ta Ikastetxeak praxis-jakintza utsa baño geiago eman bear dutela; gizonaren mentalidade ta bizitzarako-postura formatu bear dute.

Azken xede au lortu nai izan dute gizaldiak zear jaio diran Ikastetxe tipo berriak: adibidez, Aita Santuak Erdi-aroan Bologna'n jarritakoak edo Napoli'n paganismoz kutsaturikoak.

Orrela ere Tolosa'koak, Albigetar-Gerrate ondoren, katolikoen sinismenaren gaztelu bezela, edota Leiden'ekoak, Holanda'n kalvinistak askatasuna iritxi nairik ari ziranean.

Ori bera gertatu zan Berlin'en, Wilheim von Humboldt'en denboran, Jena'ko ondamena zala-ta, Prusia Alemania'ren batasunaren ardatz biurtu zanean.

Gaur ere Jerusalem'go Universidadea mundu guziko sionismo-mobimentuaren buru jarri da.

Universidade oiek bere garaian egin dutena eta askoz geiago beteko du Europa-Universidadeak.

Motor bat izango da Sartaldeko Ikastetxe Superiorak europeatzeko ta orren bidez Europa-Idearen batasunaz europatar guzien adimen-biotzak alkartu ta lotzeko.